| 

Aurkezpena

HIRU HAMARKADA AGOIZKO HERRIA ETA KULTURAREKIN

1983. urtean, kulturarekin arduratutako herriko hainbat gaztek jarri zuten ondoren Angilurreka Elkartea izanen zenaren hazia. Elkartearen bidez antolatu zen lehenengo jardueretako bat izan zen ostiraletako filmeen (orduan gaurkotasunean zeuden hainbat gairekin lotuta) proiekzioa zinematoki zaharrean.

Hori gertatu eta berehala martxan jarri zen Mendizale Taldea eta harekin batera bere ohiko ateraldiak. Ondoren, beste aktibitate batzuk antolatzen hazi zen; besteak beste, Urte zaharreko gauaren dantzaldia, jaietako herri lasterketa eta Ralako igoera. Agoizko ihauteriak errekuperatu ziren eta berriz ere ‘maskaritak’ eta ‘kaskaboboak’ ikusi ahal izan genituen herriko kaleetan barna.

ralaAngiluerreka kolektiboa hazten joan zen eta atal berriak sortu ziren. 1984ko abenduan plazaratu zen ‘El Tuto’ko lehenengo zenbakia, antzerki taldea lanean hasi zen eta bultzada handia eman zitzaion dantzari taldeari.

Jarduera horiek guztiak martxan jartzen ziren bitartean, eta talde guztiek beren esparruetan lan egiten zuten bitartean, etxe bat erosi zen Merkatuko Plazan. Hiru hilabete beranduago, ehun bat bazkidek jarri zuten diruarekin eta auzolanean egindako lanari esker, lortu ahal izan zen Angiluerreka Elkartea altxatzea talde guztien egoitza eta topalekua izateko.

1986ko irailaren 27an ospatu zen lokal berrien inaugurazio festa; leku berri horiei esker jarduera eta egitasmo berriak eskaini ahal izan ziren, esaterako, Mus Txapelketa Lasterra, San Isidrotan prioaren eginkizuna errekuperatzea, jaiak prestatzeko gazteriaren bilkurak egitea. 1991. urtean ospatu zen, estreinekoz, Nafarroako Dantzari Eguna. Garai batean zehar ekologista talde bat jardun zuen, eta Herri Kirol Taldea ere sortu zen.

Urte gutxitan Angiluerreka Elkartea herriko jendearentzako topaleku bilakatzen da; bertan milaka ekitaldi antolatzen dira eta gure herriko kulturaren garapenaren aldeko apustua egiten da, Agoitzekin eta agoizkoekin konpromisoaren aldeko apustua egiten da.

Urteren igarotzearen ondoren beharrezko ikusten da etxean hainbat konponketa egitea; horiek 1999. urtean egin ziren, eta, urte hartan hain zuzen, ‘hainbat ezezagunek’ elkarteak eraso zuten bi aldiz, eta bigarrenean kalte handiak eragin ere. Berriz ere, jende askoren laguntza eta elkartasunari esker zabaldu ahal izan ziren Angiluerrekaren ateak, eta elkartea berriz ere nahi guztien topalekua izatera itzuli zen.

musAzken urteetan talde berriak sortu dira; horien artean, Fanfarrea, Gaitariak eta Burrunba. Ibilbide berdinari jarraitu zaio, alegia, Agoitzen gure kultura garatzeari, eta horren lekuko dugu ondorengo adibide hauek: urtero jai aurreko astean antolatzen diren ekitaldiak; 2002. urtean Agoitz aukeratzea Dantzari Eguna ospatzeko eta pasa den urteko San Isidrotan belaunaldi desberdineko dantzari gaztek eta helduek dantza jaialdi arrakastatsu bat eskaini zutela; ‘Galdezka’ jokoa prestatu zen; agramondar eta beaumondarren arteko bakearen antzezpena; aurten, Goitibehera Eguna ospatzea…

Gaurkoz, Angiluerreka elkartea bederatzi kultura taldek osatzen dute: Txistu taldea, Mendi taldea, Antzerki taldea, Gaita taldea, Fanfarrea, ‘El Tuto’ aldizkaria, Herri kirol taldea, Burrunba taldea eta Dantza taldea. (azken honek aspalditik dihardu lanean). Talde guzti hauek, aldiz, Agoitzen egiten duten lan eskergaz gainera, urtean zehar beren kultur emanaldiekin, inguruko herri anitz aberasten dute.

Harro, gure herriko kulturaren alde egin dugunarengatik eta hari eman diogunarengatik, eta aldi berean apal, badakigulako ez dela makala egin beharrekoa, zuen baimenarekin esan dezakegu hori guztia eta askoz gehiago dela Angiluerreka.


TRES DÉCADAS CON LA CULTURA Y EL PUEBLO DE AOIZ

En 1983 surge el embrión de lo que más tarde sería Angiluerreka, de la mano de un grupo de jóvenes con inquietudes culturales. Una de las primeras actividades que se organizaron consistió en la proyección de películas los viernes a la noche en el viejo cine, sesiones en las que se trataba sobre diferentes problemáticas de actualidad.

Muy pronto comienza a funcionar el Grupo de Montaña con sus habituales salidas y se empiezan a organizar otro tipo de actividades entre las que se cuentan el baile de Noche Vieja, el cross popular de fiestas o la subida a Rala. Se recuperan los tradicionales carnavales de Aoiz y de nuevo es posible ver desfilar por nuestras calles a ‘maskaritas’ y ‘kaskabobos’.

galdezkaEl colectivo Angiluerreka sigue creciendo y surgen nuevas secciones. En diciembre de 1984 se publica el primer número de la revista ‘El Tuto’, empieza a funcionar el grupo de teatro y se da un importante impulso al grupo de danzas.

Paralelamente a estas actividades y al propio trabajo de los diferentes grupos, se compra una casa en la Plaza del Mercado y tras meses de esfuerzo, trabajo en auzolan y con la aportación económica de alrededor de un centenar de socios/as se consigue levantar la Sociedad Angiluerreka, lugar de encuentro y sede de los grupos culturales.

El 27 de septiembre de 1986 se celebra la fiesta de inauguración de los nuevos locales, que posibilitan ofrecer al pueblo de Aoiz nuevos actos como la celebración anual del Campeonato de Mus Relámpago, se recupera la figura del prior en San Isidro, en nuestros locales se celebran las asambleas de la juventud para la organización de actos en fiestas y en 1991 el Dantzari Eguna de Navarra visita por primera vez nuestro pueblo. Funciona durante un tiempo una sección ecologista y surge el grupo de Herri Kirol.

En unos años la Sociedad Angiluerreka se convierte en un lugar de encuentro para la gente de este pueblo, donde se organizan multitud de actos durante todo el año y se apuesta por el desarrollo de nuestra cultura y el compromiso con Aoiz y sus gentes.

Con el paso de los años se hace necesaria una serie de reformas en los locales, que se llevan a cabo en 1999, y justamente ese año, nuestra sociedad es atacada en dos ocasiones por ‘elementos desconocidos’, produciendo en la segunda ocasión grandes destrozos. De nuevo, gracias al esfuerzo y solidaridad de muchas personas se vuelven a abrir las puertas de Angiluerreka y la ‘Soci’ vuelve a ser punto de encuentro para todas las personas que así lo desean.

goitiEn los últimos años se han creado nuevos grupos como la Fanfarre, grupo de Gaita y Burrunba y se ha seguido con la misma trayectoria de contribuir al desarrollo de la cultura en Aoiz, y muestra de ello han sido las semanas prefiestas de las que disfrutamos año tras año, la elección de Aoiz para una nueva edición de Dantzari Eguna en 2002 o la celebración de un multitudinario festival en San Isidro del año pasado con la participación de dantzaris de diversas épocas, la elaboración del juego local ‘Galdezka’, la representación teatral de la paz entre agramonteses y beaumonteses, la organización del Goitibehera Eguna este mismo año…

Hoy por hoy, Angiluerreka se compone de nueve grupos culturales: Grupo de Txistu, Grupo de Montaña, Grupo de Teatro, Grupo de Gaita, Fanfarre, Revista “El Tuto”, Grupo de Deporte Rural, Grupo de Percusión y Grupo de Danzas (éste último con largos siglos a sus espaldas). Estos grupos, a su vez, independientemente de las aportaciones que realizan en Aoiz, colorean los distintos pueblos de los alrededores con sus actuaciones durante el año.

Con el orgullo por la aportación cultural que hemos realizado en nuestro pueblo, y al mismo tiempo, con la humildad de saber que quedan muchas cosas por hacer, si nos dejan, podemos afirmar después de veinte años de actividad que todo esto y mucho más es Angiluerreka.

Publizitatea

Publizitatea

Galdezka on-line

KULTURA:
Nortzuek jotzen dute gaita eta danbolina erraldoi konpartsa ateratzen denean?
     a) Mikel Beroitz (danbolina), Aritz eta Aitziber Ugaldek (gaita)
     b) Fliz Beroitzek (danbolina), Kepa Larreak eta Asier Otanok (gaita)
     c) Unai Lakok (danbolina), Felix Ziak eta Juanjo Ventanak (gaita)

JOKATU