Ongietorri

Aurten, Angiluerreka elkarteak 40 urte betetzen ditu. Hori ospatzeko, hainbat joko prestatu ditugu sari bikainekin.

Zenbat dakizu Agoitz herriari buruz? Lehen jokoa gure «Galdezka» da. Jokoak 15 galdera ditu: Lehenengo 5 galderak errazak dira, hurrengo 5ek maila ertaina dute eta azken 5 galderak dira zailenak. Hiru komodin erabil daitezke: «publikoaren komodina», «deiaren komodina» eta «50-50 komodina».

Bukatutakoan bidal iezaguzue zuen puntuazioa, geziaren ikurraz. 2026ko urtarriletik otsailera, lehenengo 10ek sari bikain bat lortuko dute:

  • Panera okindegiaren ogi bat
  • Beti Jai tabernako piper frijitu bat
  • «El Aoiz de entonces» liburu bat
  • Latasa harategiko txorizo bat
  • Futbol partida bat ikusteko sarrera
  • Kanpondoara egun bat sartzeko sarrera
  • «Cross de la Costrada»n parte hartzeko gonbidapen bat
  • Remonte partida bat ikusteko sarrera
  • Dantzarien entsegu baterako gonbita
  • Pote bat Angiluerreka elkartean

Irabazleen zerrenda martxoaren 1ean argitaratuko da. Zorte on!

En Aoiz hay una calle adoquinada

GALDEZKA

TOPONIMIA:
Zein dermio dago Agoizko iparraldean?

Batiburrillo agoizko