| 

Agoizko Txistulariak

1975ean sortu zen helburu berberarekin jarraitu nahi du txistulari taldeak: gure kulturak presentzia izatea Agoizko kaleetan, berezko talde batekin.

Azkeneko lau urte hauetan jende berria sartu da kultur talde honetan, urtero gazte berri gehiagori txistuarekiko interesa pizten zaio eta.

Urtean zehar ateraldi ezberdinak prestatuak ditugu: Ihauteriak, Santa Ageda, Sanisidroak, Longidako Eguna, Aos, Uharteko jaiak… eta taldearentzat estimatuena dena: Olentzero, zeinetan iragan gertuko jende goraipagarriarekin bazkari bat prestatzen dugun. Honetaz gain, dantzari taldea laguntzen dugu, zein edo zen izan egiten duen ateraldia.

Urtero ekintza berriak egiteko proposamenak izaten ditugu, batzuk aurrera ateraz eta beste batzuk ez. Neska mutilek beren danbolinak atera ditzaten da gure aurtengo helburua, gogorra egiten zaigun instrumentua izanik, baina pixkanaka kontrolatzen hasia duguna.

Baita dantzariei jotzeko taldea indartzen ari gara ere, hemendik gutxira txistulari talde galanta izan dezaten. Azkenik, Sanisidro edo Festetarako beste talde batzuekin Anaitzea da gure azkeneko idei eroa, guztiok elkarrekin ateratzeko aukera izan dezagun.

Proiektu guzti hauek bete daitezela espero dugu eta jendearen laguntza eskatzen dugu, beti egin izan duen bezala.

En Aoiz hay una calle adoquinada

GALDEZKA

KIROLAK:
Esan profesional mailan jokatu dutenen agoizko pilotari izen-abizenak.

Batiburrillo agoizko